XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer erran du aintzina Jesu-Kristok? Non ere bi edo hiru jende elgarretarat bilduak baitire ene izenean, han naiz ni ere.

Non bil ditazke giristinoak elgarrekin othoitz egiteko? Bil ditazke nonnahi, bainan bereziki elizako othoitz-bilkuretan aurkituz eta etchean othoitza orok batean eginez.

Ichtorio Saindua: Adiskide jasangaitzaren parabola (San Luk: 11n kap.) Jesusen kontseiluak othoitz egiteko.

Farisauaren eta Publikanoaren parabola (San Luk: 18n kap.).

Hitz ona: Hatsa hartu gabe gorputza ezin bizi; othoitzik egin gabe arima ezin bizi; othoitza da arimaren hatsa.

Chede zina: Ez ditut sekulan huts-eginen goizeko eta arratseko othoitzak.